santurtziko berbalagunok: Mendilagunak Altipitatx mendira abiatuko dira!

2010/04/27

Mendilagunak Altipitatx mendira abiatuko dira!

Mendilagunen hurrengo txangoa maiatzaren 9an izango da (igandea), eta aditu askoren arabera Bizkaiko mendi erakagarrienetako bati ekingo diote datorren irteeran: Altipitatx mendia hain zuzen ere. Orozkotik gertu kokatuta dagoen gain honek eskaintzen dizkigun ikuspegiak izateaz gain, naturarekin jarriko gaitu harremanetan Arratia haran ederrean murgilduko baikara.
Oraindik mendilagun ekimena martxan ote zebilen ez bazenekien, hauxe da zure parada Euskal Herriko txoko miresgarrienak euskaraz ezagutzeko. Txangora etorri edo mendilaguna izan nahi baduzu bidaliguzu email bat.

No comments: