Berbalagunek hala eskatu digutela ikusita, Ezkerraldeko dinamizatzaileok zuen aholkua aintzat hartuko dugu eta berbalagunon Mendi Talde bat osatzea erabaki dugu. Bertan parte hartzea oso erraza da, funtzionamendua gainerako berba taldeen antzekoa izango da: euskaraz berba egiteko konpromisoa, koordinazio egokia... Kontua da talde honetan edozein taldetako berbalagunek har dezaketela parte, baita berbalagunak ez direnek ere. Hilean behin mendi irteera bat antolatu eta egingo dugu. MENDILAGUNA izan nahi baduzu bidali email bat zure izen-abizenak eta zein herritakoa zaren adieraziz. Ikusi bideoa eta gozatu:
3 comments:
gora, gora mendilagunak-ak-ak-ak gu euskaldunak gara, euskal herrikoak
Oso ona bideoa, laburra baina ona. Zelako paisaiak! Hurrengoan agian neu ere animatuko naiz. Inbidia ematen duzue.
Aupa lagunok!
Baionako mendi taldeak gomitatzen zaituzte hurrengo ateraldian parte hartzerat, hots otsailaren 7ko Artikutzan ospatuko den ateraldian!
Animatu eta erran bezala nahas ditzagun gure euskalkiak. Hiiii haaaaaa mihimendiiii
http://menditaldea.blogspot.com
Post a Comment