santurtziko berbalagunok: Hala mintzatu zen Zappatrusta antzerki paregabea!!

2009/11/18

Hala mintzatu zen Zappatrusta antzerki paregabea!!

Antzezlan zoragarri eta paregabea ikusteko parada izango dugu hurrengo asteko ostegunean, azaroak 26, Kresalan 20:00etan Bai Esan Euskara Elkartea eta Udal Euskara Sailari esker. Izan ere, Ander Lipus eta Karabanak beren lana aurkeztuko digute: Hala mintzatu zen Zappatrusta.
Gure iritziz, ezinbesteko antzezlana da hau, beraz, hemendik hara joatera animatzen zaituztegu emankizun bikain hau gal ez dezazuen. Informazio gehiago Bai Esan euskara elkartearen orrian duzue. Hona hemen sinopsi laburra:

Heldu da herrira Mamu eta Komerianteroen karabanea, titiriteroen zirkoa, Zorabioaren Konboya. Tigreak eta lehoiak, bala-gizonak, fakirrak eta dragoiak; gurekin daude: Juan Junda potosikotikodepresiboa, Euxebio EgaƱa bandoleroa, Belfasteko xoumana, Kamaleon Hermeneutika katedraduna, Eskoziako munstroa, Antartidako foka bizardunak, Eskandinabiako druida izoztuak, Ekuadorreko marra, platanoak eta sagarrak… Manex “Dominitxine” iparraldeko kantautorea, Estepean Asekas Lekeitioko skratxerra, Ignatius poeta mozkorra… portuko lazun baldarrak, mamu emeak eta mamu arrak.
Karabanak mundua zeharkatu du Euskal-Herrira heltzeko: eroan genituen Indiara atabalak eta konkistatu genuen Taj Mahala, Australiara joan ginen eta mundu guztia saltoka ipini genuen, heldu ginen Afrikara eta uholdea probokatu genuen Saharan…

No comments: