santurtziko berbalagunok: Kuestazioa egingo dugu korrikaren alde.

2009/03/05

Kuestazioa egingo dugu korrikaren alde.

Zuetako anitzek zuen buruari galdetuko diozue zer ote den kuestazioa. Kuestazioa berez ekimen baten aldeko diru bilketa da, kasu honetan korrikaren aldekoa. Izan ere, eta tamalez honela izan behar ez balu ere, euskararen geroa kinka larrian dugu oraindik Euskal Herrian, batik bat, Nafarroan eta Iparraldean. Honengatik guztiagatik AEK-k burutzen du Korrika, baita kuestazioa ere.
Santurtziko dantza taldeak honetaz jakitun direnez, beren ekarpena egingo dute Kuestazioa girotu zein alaituz. 12:30ean dantzaldiak egingo dituzte hainbat auzotan: Mamarigako dantza taldea Mamarigan izango da, Bihotz Gaztea erdialdean eta Mendi Alde Kabiezesen (azken hau zehaztu gabe dago).

Bitartean korrika laguntzaileak itsulapikoak eskuan ibiliko dira jendearen elkartasuna berenganatu guran, eta nola ez korrika material eta arropa salgai edukiko dugu zenbait gunetan. Hurbildu zaitezte eta bultzatu korrika!! Lagundu nahi baduzue idatzi email bat.

1 comment:

Anonymous said...

Ai ene, zenbat lan dakarren korrikak!! Baina zein polita den!! Gora zuek!