santurtziko berbalagunok: Sustrai Colina eta Amets Arzallus Santurtzitik pasatu ziren.

2008/06/17

Sustrai Colina eta Amets Arzallus Santurtzitik pasatu ziren.


Larunbatean bapo jan genuen AEK-ko bertso bazkarian. Titok atondu zuen bazkariak denok aserik laga gintuen, eta egia esanda, honela oso erraza da bertsolariei adi eta lasai entzutea. Ohi bezala, txantxetarako tartea egon zenez, barre algaraka ibili ginen norberaren lepotik ez bazen, behintzat.
Sustrai Colina eta Amets Arzallus dotore eta fin aritzeaz gain, gure artean murgildu ziren bazkaloste ederra eskainiz. AEK-ko irakasle/sukaldariak kexu ziren hasieran lan eskerga zela eta, baina bukaeran aurpegi alai eta irribarretsuak ziren nagusi. Zinez ederra izan zen!!. Argazki gehiago esteka honetan.


No comments: