santurtziko berbalagunok: Pou anaiak Santurtzin!!

2008/04/22

Pou anaiak Santurtzin!!



Pou anaiak ezagunak dira gauzatu dituzten balentriengatik, helarazi dizkiguten irudi zoragarriengatik. Denok zur eta lur utzi gaituzte hainbat urtetan hautsi eta birrindu dituzten markei esker, eta gainera, mendizale edota eskaladazalea bazara, ezin duzu aukera paregabe hau galdu!!

Ostiral honetan, apirilak 25, eta AEK-k antolaturik, Kresala aretoan izango ditugu ZAZPI PARETA, ZAZPI KONTINENTE ikus-entzunezko hitzaldia ezkaintzeko prest. Arratsaldeko 20:00etan izango da eta eskuetan zabaltzen bide den magnesio hori usaintzen hasita nago!!

Hortaz, euskaraz bizi nahi baduzue, erdarak jartzen dizkigun hormak ere gainditu beharko ditugu!!

1 comment:

Anonymous said...

Ikaragarria!! Hau bai ikuskizun ederra!! Bertan egongo naiz bi fenomeno hauek entzuteko irrikan!!