santurtziko berbalagunok: Vietnam eta Kanputxea bizikletaz

2008/04/28

Vietnam eta Kanputxea bizikletaz


Honezkero jakingo duzuenez, Portugaleteko Xaribari AEK euskaltegian hitzaldi bat antolatu dugu. Gaia ohi baino xelebreagoa izango da, izan ere, bidaia kronika bat helaraziko digute nola eta bizikletaz egindakoa Vietnam eta Kanputxean zehar!!

Pentsa ezazue une baten zer nolako bizipen eta kontakizunak jazoko ziren bidaia hartan, eta hauexek entzuteko/ikusteko prest bazaudete hitzordu paregabea duzue apirilaren 29an arratsaldeko 20:00etan Xaribarin.

Ez zaitezte alferrak izan eta hurbildu euskaltegira, izugarri gozatuko duzue eta. Portugaleten ere euskaraz!!

1 comment:

Anonymous said...

Izugarri polita izan zen hitzaldia!! eta zelako argazki ederrak, niri bederen tankera bereko abenturak egiteko gogoa piztu zait.