santurtziko berbalagunok: Koldorekin igarotako tartea

2008/05/08

Koldorekin igarotako tartea


Agian bati baino gehiagori larregizko konfiantza hartzea irudituko zaio, baina zer demontre, dagoeneko hiru urte jarraian dira geure herrian antzezten hasi zenetik, eta Koldok erritmo honi eusten badio geurera etortzen jarraituko du.
Argazkietan ikusiko duzuenez, aretoa ia-ia jendez bete zen eta bertan egon ginenok lilura handiz entzun genituen Koldoren ipuinak. Bere kontakizunetan beti agertzen den Ibarsola herrira abiatu ginen belarriak adi eta begiak zabal-zabalik, bertako zoko-moko guztiak ondo baino hobeto arakatu gura baikenituen. Eta emaitza ezin oparoagoa izan zen, izan ere bertako herritarren sekretuak ezagutu genituen, eta akaso, hurrengo txangoren baten harako bidea hartuko dugu, hain da magiko eta txundigarria Koldo Ameztoyren ipuinetako herria!!

Besterik gabe hemen dituzue argazki batzuk, barkatu hauen kalitatea baina oraindik ere ez gara behar bezala moldatzen tresna modernoekin!!

1 comment:

Anonymous said...

Ederra oso!! Hitzik gabe geratu nintzen ikuskizuna bukatutakoan. Eskerrik asko Koldo