santurtziko berbalagunok

2010/05/05

Baionako Mendi Taldekoen gonbidapena

Jakina denez, urtarrilean Ezkerraldeko berbalagunok Mendilagun ekimena abian jarri genuen. Harrezkero, ugariak izan dira Euskal Herrian zehar mendi talde euskaldunekin izan ditugun harremanak. Bereziki aipagarriak dira Baionako Mendi Taldeak eskaini dizkigun ekintza nahiz txangoak, benetan paregabeak. Baina gauza bat dela bestea dela ezinezko izan zaigu elkartzea, hau dela medio, Baionako lagunek gonbidapen xarmangarri egin digute behar beste denboraz:
Ekainaren 19an: SAIOA BELATETIK (900m desnibela, 13km luzeera), hitzordua finkatzekoa da momentukotz, ibilaldiaren ondoren pote bat hartuko dugu eta proposatzen dizuegu gaua Baztanen igarotzea, horrela Arizkun herriko festak ospatuko ditugu, Baztango aterpe batean lo eginen dugu eta igandean Amaiurko gaztelu inguruan tokiko nahiz Nafarroako historia ezagutu ahalko dugu. Hortako eskatzen diogu jendeari izena emaiteko (lo egiteko) ekainaren 5a baino lehen. Ateraldi huntarat gomitatuak dira: Baztango AEKko gau eskola, Geu Gasteizekoak taldea, Bizkaiko Ezkerraldeko Mendilagun taldea.

Azken hauek gu gara!! Zer ez al zaizue ideia polita iruditzen? Hala bada gogoan hartu asmoa asteburu pasa egitea dela. Beraz izena eman behar da ekainaren 5a baino lehen email honi idatziz.

2010eko Mintza Eguna Arrasaten


Euskal Herri osoko berbalagun, mintzalagun, solaskide eta euskaltzaleok batzen gaituen jaia ailegatzear dugu. Aurtengo Mintza Eguna Arrasaten ospatuko dugu ekainaren 6an (igandea) eta Santurtzi zein Ezkerraldetik lagun nahikotxo animatuz gero, busa jarriko dugu!! Ez geratu berbalagunon festa erraldoi honetara etorri gabe, ez al litzateke pozgarria izango Euskal Herriko txoko guztietako ehunka mintzalagun elkartzea?? Etorri nahi baduzu bidali email bat helbide honetara: ezkerraldea@aek.org. Hona hemen egitaraua eta bazkari txartela lortzeko baldintzak
11:00etan: Ongi etorria eta hamaiketakoa Biteri plazan
12:00etan: Ibilbide gidatua
13:30etan: Kalejira
14:30etan: Bazkaria Herriko plazan
15:30etan: Sari banaketa
16:00etan: Erromeria Kataia taldearekin

BAZKARIKO XEHETASUNAK:
Bazkari txartelaren prezioa 20€-koa da.
Menua: Patea, Paella, oilasko “pilotak” eta solomoa, postrea, kafea + Kopa + Erromeria.
Izen ematea: maiatzaren 21 baino lehen.

Euskaraz bizitzeko eskubidea!

Nafarroako euskalgintzak maiatzaren 15ean Iruñean egingo den manifestaziora deitu du. Euskarak Nafarroan bizi duen egoerarekin kezkatuta eta Nafarroako Gobernuak euskararekiko duen kontrako jarrera salatzeko manifestazioa antolatu dute Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, euskalgintzako kideek eta norbanako euskaltzaleek. Nafarroan euskalgintzan diharduten talde eta norbanako ugarik agertu diote babesa manifestazioari. Hau dela eta, jende uholde handia biltzea espero da hau ozenki aldarrikatzeko: Euskaraz bizitzeko eskubidea.
Deialdiarekin bat egiteko klikatu hemen. Segituan bideo polit hau duzue. Berbalagunok ere euskaraz bizi nahi dugulako.

2010/05/03

Berbalagunon Argazkilaritza tailerra.

Asteazken arratsaldeko berbataldeko Valen eta Rakeli esker laster izango dugu abian tailer txundigarri bat: Argazkilaritza tailerra!! Aparteko trebeziarik ez da behar, izan ere, ikastaro arin honen xedea oinarrizko ezagutzea eskuratzea izango baita. Modu honetan, hautsez beterik duzun argazki kamarari ahal den atarramendu onena ateratzen ikasi ahal izango dugu Rakel eta Valenen argibideak aintzat hartuz gero.
Bertan parte hartzeko izena eman behar da maiatzaren 12a izan aurretik, tailerra maiatzaren 13an (osteguna) eta 16an (igandea) burutuko baitugu. 13an 19:00etan Mamarigako Kultur Etxean lotuko gara arlo teorikoa ikasteko, eta 16an 10:00etan metro geltokian egongo gara Bilbora joan ostean barneratutakoa praktikan jartzeko. Ez al zarete animatuko? Etorri berbalagunokin eta egin mila gauza desberdin euskaraz!!! Izena emateko bidali email bat edo pasatu AEKtik: 94 493 80 71.

Hotsak Hezurretan zuzenean!!!

Arrazoi bat dela bestea dela, azken asteburuetan moduren bat lor dezakegu euskarazko ekitaldiren batean parte hartzeko. Zurrunbilo euskaldun honek San Jorge jaiak pasata bukaera izango zuela aurreikusi zuten batzuek. Baina La Kelo Gaztetxearen ekimenez Deustuko talde gazte baina etorkizun oparoko talde bat ikusi ahalko dugu maiatzaren 8an (larunbata) 21:00etan: Hotsak Hezurretan. Musika talde honen musika zertan den ikusi nahi baduzue gozatu beheko bideoaz!! Sarrerak 2 euro balio du