santurtziko berbalagunok

2011/02/21

Umeentzako ipuin kontaketak


Kultur Etxeak antolatuta, otsailaren 27an, igandea, umeentzako ipuin kontaketak izango ditugu Krispuintxo ipuin kontalariaren eskutik. Ipuinen munduan murgiltzeko aukera izango dute bai umeek baita hain umeak ez direnek ere.


Helduak bagara ere, barnealdean ume bana eramaten dugu, bizitza beste era batez ikusarazten gaituena askotan beharrezkoa baita. Ume hori atera beharra daukagu errealitate gordinari aurre egiteko, alaitzen eta suspertzen gaituen umea. Gero eta gogorragoa den bizimodu honetan ume baten ikuspegia onuragarria da errazteko korapilatzen duguna.


Daramagun umea ateratzeko aukera izango dugu igande honetan.

Berbalagun Portugalete aurkezpena


Berbalagun Portugalete egitasmoa jaio da. Egindako ahalegin handiak etekinak izan ditu, eta esan dezakegu ezkerraldeko sarea osatu egin dela. Sestao, Santurtzi, Barakaldo eta orain Portugalete. Ezkerraldean 400 berbalagun inguru dituen egitasmoa handitu egin da Portugaleteri esker.

Portuko Udalak baimena eman ostean, ekimena poliki-poliki martxan jarriko dugu. Urratsak egin dira, eta ostegun honetan, otsailak 24, aurkezpena egingo da Santa Klaran 19.00etan. Aurkezpen honetan ekimen honetan parte hartu duten hainbat lagun izango ditugu hizlari, besteak beste, Alfre Elgezabal Portugaleteko dinamizatzailea

Babesa eman diezaiogun aurkezpenera joanez!

Ongi etorri Portu!

2011/02/17

Mendilagunak Erlon


Hau talde hau!

Argazkian dituzuen neska-mutil puska-katxarroak mendilagunak dira. Otsailaren 13an Erlo mendira abiatu ziren gogotsu eta kementsu. Haizeari aurre eginez berriz ere euskara eta kirola uztartu zituzten.

Azken bolada honetan mendilagun kopurua igo egin da txangoen arrakasta handituz. Aurpegiei baino ez diezue erreparatu behar argi ikusteko gure mendilagun ausarten poza.

Hurrengo txangoa martxoan egingo dute, eta martxoko euskararen agendan iragarriko da jende gehiagok izena eman dezan. Euskaldun ditzagun mendiak!

Argazki gehiago ikusi nahi izanez gero klikatu hemen



2011/02/15

KORRIKA 17ren kanta

Jon Anzaren liburuaren aurkezpena


Otsailaren 22an (asteartea) 19:30ean "Jon Anza ¿El Ășltimo crimen de Estado?" liburuaren aurkezpena izango dugu Joseba Zinkunegi idazlearekin Kultur Etxean.
Lan honek ETAko militante Jon Anzaren bizitza azaltzen du, eta benetan gertatutakoa dakarkigu.
Halaber, estalki modura jardun duen ikerketaren ibilbidea marrazten du liburuak, gertakari larriak ezkutatzen saiatu dena; hainbat komunikabide, alderdi politiko eta eragile izan dira hori salatu dutenak, eta “gerra zikinaren” pasarte berri baten susmo sendoa hizketagai jarri dute.